coro01-cabecera

Donosti Ereski elkartea,
musika-kultura sustatzen
Gipuzkoan eta Donostian, 1971z geroztik

coro06
Ahots mistoak musika sakratu, profano,
polifonia eta kantu gregorianorako.
coro07
Ahots mistoak musika sakratu, profano,
polifonia eta kantu gregorianorako.
previous arrow
next arrow

Gure helburua

Donosti Ereski Elkartearen xedea da donostiar guztiei eta, oro har, euskal gizarte osoari musika hurbiltzea, musika entzunez goza dezaten eta kidetzan bil daitezen, musika kultur transmisiorako eta hazkunde pertsonalerako tresna izan dadin.

Gure nahia da kontzertuen bidez jendeak goza dezala, musikak zirrara eragin diezaiola eta, halaber, gure ekitaldien bitartez, Donostiako eta inguruko hiri eta herrietako festak alaitu daitezela. 

Elkartearen guraria da gure kantuak elkargune bat sortzen lagundu dezala, pertsonen arteko harremanak estutzen lagundu dezala, dela jaietako eta kontzertuetako emanaldien bidez, dela adinekoen egoitzetara eta zentro terapeutikoetara egiten ditugun bisiten bidez. Donosti Ereskiko hiru abesbatzetako kideok ondo dakigu zenbat elkartzen duen entseguetan doinu harmoniatsuez gozatzen jakiteak edo partiturak aldean hartuta beste toki batzuetara bidaiatzeak.

Koru-kantua, guretzat, kultur transmisiorako tresna bat da. Eta tresna horretaz baliatu nahi dugu Donostiaren irudia eta gure aurrekoen euskal musika ez ezik musika garaikidea ere gure mugetatik kanpo ezagutzera emateko. Desira dugu, orobat, beste leku eta kultura batzuetako folklore-lanak ere hurbiltzeko entzuleei, denok gozatu eta ikas dezagun elkarrekin.

Azkenik, herrikide askoren bihotz-muinetik sortzen den musika-desira biziari erantzutea da gure irrika. Musika klasiko unibertsalarekin bibratzeko grinak eta konposizio erlijiosoak —polifoniko zein gregorianoak— entzunez barnebiltzeko premiak eraginda jarduten dugu. Izan ere, musikak jakintsuago eta lasaiago egiten gaitu.

Enlaces/Estekak