Urte honetan zehar Gizonezkoen Schola Gregorianistak gregoriar musikaren partitura asko notazio karratuarekin eta notazio modernoarekin birsortzearen prozesua amaitu du. Partitura berri horien testua Nicolás Ormaetxea Orixe idazleak prestatu zuen, eta argitaratu gabe dauden euskarazko testuek osatzen dute. Lan horretan oinarriturik, bi Scholek (Gizonezkoena eta Emakumezkoena) pieza batzuk hautatu eta grabazio bat burutu dute hil honen hasieran, laster liburu-disko bat argitaratzeko asmoz. Egitasmo hura ondo gauzatzearren, urte hasieratik ia etenik gabe entseiatu dute.
Kontzertuei dagokienez, hilabete hauetan Donostiako Iesu elizan behin baino gehiagotan kontzertuak burutzeaz gain, Donosti Ereski Schola Gregorianista Gizonezkoak uztailean Groseko San Inazio elizan “Ignaziotar Jubileu Urtean” hartu du parte, non “Ignazio Deunaren Bezperen kantua” bere kargu egon baita.
Bigarren seihilekoan Schola Gregorianisten ahalegin gehienak lehen aipatu den diskoaren grabazioan zentratu dira halabeharrez. Horrek ez du galarazi Iesu elizan (Donostia) kontzertu berriak egin ahal izatea, ondoko programa honekin:
Azaroak 28
Schola Gregorianista Femenina:
Deus in auditorium
Rorate – Abendualdia
Virgo Dei Genitrix – Goratzarrea
Virgo parens Christi – Erresponsorioa
Concorde laetitia – Goratzarrea
Abenduak 5
Schola Gregorianista Masculina:
Zatozkida lagun – Deus in auditorium
Zeruek intzez – Rorate – Abendualdia
Veni Veni Emmanuel – Kodex frantziarra
Izar argien egile – Creator alme – Goratzarrea
Salbatzailearen Ama – Alma Redemptoris Mater – Antifona
12 Diciembre
Schola Gregorianista Masculina:
Zatozkida lagun – Deus in auditorium
Zeruek intzez – Rorate – Abendualdia
Laetabundus – Sequentia
Salbatzailearen Ama – Alma Redemptoris Mater – Antifona
Zatozte kristauak – Adeste fideles
Abenduak 19
Schola Gregorianista Femenina:
Rorate – Abendualdia
Inviolata – Sequentia
Agur Ama – Ama Birjinari Kantua
Alma Redemptoris Mater – Antifona
Puer natus in Betlehem
Azken urteotan, abesbatzak kantu gregorianoaren ikaskuntza garatu du, baita haren interpretazioa ere, hainbat emanalditan:
2019an, martxoan, bi kontzertu txiki egin genituen Iesu elizan, hilaren 24n eta 31n. Uztailaren 11n Errenteriako San Agustin elizan abestu genuen.
Urriaren 18an, Asiseko (Italia) San Frantziskoko Aita Santuaren Basilikan abestu genuen, ASSISI PAX MUNDI nazioarteko ekitaldian parte hartuz.
Azaroaren 28an, Santa Zezilia eguna ospatzeko, Donostiako Santa Teresa komentuan abestu genuen.
Urteari agur esateko, beste bikontzertu egin genituen Iesu elizan, abenduaren 1an eta 15an.
Geroztik aurrera, pandemia dela eta gure jarduera entseguak egitera murriztu da.