Donosti Ereskiko emakumeen abesbatza gregorianista 2014. urtean sortu zen Donostian, Donosti Ereski Kultur Elkartearen babesean.
Gipuzkoan emakumeen kantu gregorianoaren eredu bat sortzeko beharragatik sortu zen. Ez da ezagutzen gure inguruan kantu gregorianoa egiten duen beste emakume-korurik dagoenik, moja batzuk izan ezik.
Koruak urtero Asisen (Italia) egiten den AssisiPaxMundi 2019 jaialdian parte hartu zuen, Bidaurretako monasterioan (Oñati) aurkitutako Santa Teresaren ofizioaren zati batekin. Ofizioa Maria Magdalena de la Esclavitud e Isiduak idatzi zuen 1697. urtean, komentu horretako koruko bikarioazelarik.
Jokin Otamendiren zuzendaritzapean, abesbatzak urte hauetan kantu gregorianoa ikasten eta interpretatzen jardun du, hainbat lekutan: