Argitaratu berri dugu gure laugarren diska, azken 400 urteotako gipuzkoar kodexetan /kantoraletan guztiz zentratuta dagoena. Lan horrek hiru mendeetako kantuak jasotzen ditu, hiru iturrirritik hartuta: alde batetik Oñatiko Kodexa (1614) eta Azkoitiko Kodexa (1772), zein Donostiako San Telmo monasterioko domingotarrek idatzi baitzuten (bi kodex hauek Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan daude kontserabatuak); bestetik, Hernaniko organujole eta maisu izan zen Juan Manuel Larrartek idatziriko liburu bat (1828), Hondarribiko Parrokian gordea. Doinu hauek, gipuzkoar elizek azken 500 urteotan garatu duten altxor musikalaren zati preziatu dira.
Lan horrek hiru mendeetako kantuak jasotzen ditu, hiru iturritik hartuta: alde batetik Oñatiko Kodexa (1614) eta Azkoitiko Kodexa (1772), zein Donostiako San Telmo monasterioko domingotarrek idatzi baitzuten; bestetik, Hernaniko organista eta maisu izan zen Juan Manuel Larrartek idatziriko liburu bat (1828), Hondarribiko Parrokian gordea. Doinu hauek, gipuzkoar elizek azken 500 urteotan garatu duten altxor musikalaren zati preziatu dira.
Obra hauek Donosti Ereski Schola Gregorianistaren zuzendari den Jokin Otamendik transkribatu ditu notazio gregorianora, hauen ikasketa-prozesua errazagoa izateko helburuz. Lan hura osatzearren, gure Elkarteak Donostiako Elizbarrutiko Artxiboaren eta Hondarribiako Parrokiaren laguntza eta baimena izan ditu.